Episodios
-
Eszenatokien magaletik begirada botatzen dio orain pailasogintzari, 26 urtez ofizio izan duenari. Aiora Zulaikak denbora batez Pirritxen ileorde larrosa kendu badu ere gogo handiz aritzen da berean.Euskal-Irriko haur asko bezala, Malen eta Aitziber “Pirritx, Porrotx eta Marimotots”ekin hazi eta hezi dira eta gonbidatuak joko handia eman du: Nor izan zen lehenengo Pirritx? Eta nola hartu zuen lekukoa Aiorak? Antzekotasuna dute Pirritxek eta biok? Zer uste du inozentziari buruz? Helduaroan xalotasuna galtzea ohikoa da? Lehenengo begi-kolpeko maitasunean sinesten al du? Positibotzat du bere burua?Maria Blanco, urrezko kolaboratzaileak, lagunartean ikusten diren faltsukeria esperientziak ekarri ditu "Benetan zabiz?"en atal honetako mahai-gainera.
-
Bigaren aldiz gonbidatu dute Ana Goitia “Benetan zabiz?” podcastera!Sentimentala dela aitortu die Aitziber eta Maleni, eta tarteka; baldarra ere bai. Bere baldarkeriari lotutako hainbat anekdota barregarri kontatu ditu eta aitortu du gaur egungo gazteengan konfiantza handia duela. “Katana” bakarrizketa show berriaz aritu da ere eta sekretu asko kontatu ditu atalean zehar.Bestetik, “eskalatzaile maltzurrak” izan dituzte hizpide; “trepak”, alegia. “Trepa” asko daude telebistari lotutako lanbidean? Ana, halakoa izan al da noizbait? Zer egin “trepak” topatzen ditugunean?
-
¿Faltan episodios?
-
Ander Zumetak drogekiko pairatu zuen menpekotasunaren bizipenetatik abiatuta, drogen kontsumoak pertsonengan izan ditzaketen ondorioez aritu dira “Benetan zabiz?”en atalean.Nola eta zergatik hasi zen kontsumitzen? Nola bizi du uzteko prozesua? Zerk eraman zuen drogak kontsumitzeari uzteko erabakia hartzera? Non eskatu zuen laguntza? Nola jokatu beharko luke droga menpekoaren inguruneak? Ze fasetan dago orain Ander?“Ailaket, drogen kontsumo arduratsua” aldarrikatzen duen elkartearen inguruko iritziak mahaigaineratu dituzte.
-
Inoiz baino hobeto dagoela dio Lorea Intxaustik! Lanean pozik, “Bihar arte soilik” antzezlana oholtzan amaitu berri eta “Vaya Semanita” eta “Muertos SL” umore telesailetan dihardu egun. "Go!azen" telesailean aktore lanetan aritua, bertan parte hartzea “gutxietsi” egin ohi dela azpimarratu du. 2024an, lanbidea uztekotan egon zela aitortu die Aitziber eta Maleni."Benetan zabiz?"en atal honetako gai nagusia, adiskidetasuna izan da. Posible da heldutasunean lagun berriak egitea? Txikitako lagunak betiko izan behar dute? Nola kudeatu izan dute lagunak galtzea? Zer pentsatzen dute kuadrillismoaren inguruan?
-
44 urteko krisian dagoela aitortu die Zuhaitz Gurrutxagak benetan-zabiztarrei!Futbolari ohia kirolean bizi zuen presioaz aritu da eta egoerak bultzatutako ondorioez. Nola bizi izan zuen garai hura? Nola darama nahasmendu obsesibo-konpultsiboa egun? Zerk lagundu dio aurrera egiten? Zertan baldintzatzen du nahasmenduak?Gurrutxagak, umoretik, bere egunerokotasuneko hainbat gauza kontatu ditu, bai eta iraganeko hainbat anekdota kontatu ere. Zergatik erabaki zuen kalean gitarra jotzen hastea? Nola hasi zen bakarrizketak egiten? Itzuliko al da telebistara?
-
Aktore lanbidea ondo ezagutzen du "Benetan zabiz?"eko gonbidatuak, Sara Cozar Valbuena ordiziarrak! Gidoiak alde batera utzi eta bere bizitzako tramak, edo dramak, mahaigaineratu ditu atalean zehar.Cozarren ikasteko afizioa, gidoiak barneratzeko erabiltzen duen marrazketa metodoa, errutinaren nagia, pantailan eman zuen lehenengo muxua, Alex Gonzalez aktorearekin izandako fikziozko harremana, "Goenkale" telesaileko garaiak, Aitziber Garmendiarekin Kubara egin zuen bidaia… Horiek denak eta guztiongan eragina duen gaia hartu dute: norberarengan sinesteko ahalmena.Bere burua ondo ezagutzen al du Sarak? Seguru sentitzeko metodorik badu? Zergatik esaten diote "La Txari"? Zergatik sentitzen du Kubarekiko lotura handia? Maria Blanco kolaboratzailearekin berriz, sekulako meloia zabaldu dute. Zer gertatzen da lehenengo aldiz gure gorputza eraso dutela sentitzean?
-
Fernandez kazetariak influencerren mundua ondo ezagutzen du eta benetan zabiztarrei zurrumurru ugari kontatu dizkie atal honetan.Eduki sortzaileen artean, faltsukeria handia dago? Edukiak elkarri plagiatzen dizkiote? Nor da OT 2024 denboraldiko bere faboritoa? Zer gertatzen da Benidorm Fest jaialdian kameren atzean? Zein da inoiz izan duen zitarik lotsagarriena?Bestetik, eta Jonferren urteroko Rewind bideoak aitzaki, mainstream-az eta 2024ko meme faboritoen inguruan aritu dira. Iazko eduki biral eta ikusien errepasoa egin dute.
-
"Benetan zabiz?"en 100.atalera haldu gara!!!!Zenbaki garrantzitsua ospatzeko eta honen omenez, podcastera etortzeko irrikaz egon den hurbileko esataria eta aurkezle mitikoa da ataleko gonbidatua: Julen Telleria Lopetegi! Orainarte gonbidatu ez dutelako, apur bat haserre ote dago?Malenek, Aitziberrek eta Julenek 2022ko udaberrian ezagutu zuten elkar. Bata-besterekiko aurreiritziez, momentuko egoera emozional eta bitalaz, igaro izan dituzten bolada txarrez, traumez betetako motxilaz eta garaitezina sentitzeaz aritu dira solasean.Nola dago Julen oraintxe? Asko konparatzen al dute Antton Telleria anarekin? Ezberdinak dira? Zer gertatzen da gertuko lagun bat erasotzailea denean? Zer egin beharko litzateke horrelakoetan? Zerk ematen du auzo-lotsa? Aukera balu, zer esaldi esango luke Julenek mundu osoaren aurrean?
-
Paula eta Aitana Etxeberria, Twin Melody atal honetako gonbidatuak!Haien hasiera eta ibilbideaz, sare sozialetan biralak izateaz, ahizpen arteko kontuez, haien arteko lehiakortasunaz eta bakoitzaren izaeraz aritu dira, besteak beste.Noiz konturatu ziren oso famatu egin zirela? Nolakoa da haien egunerokotasuna? Lehiakorrak dira? Elkarren artean konparatzen dituzte? Zer agertzen da TikTok-en haien izena bilatzean? Polemikaren bat argituko dute? Ez al dira, bata besteaz aspertzen?
-
Nerea Munoz gazte nafarrari pandemia garaian sortu zitzaion Japoniarekiko jakin mina. Japoniera, bertako musika, animea… hori nahikoa izan zuen, lau urte geroago maleta hartu eta Japonian barrena bizitzeko! Hiroshima, Osaka, Kyoto… leku guztiotara bakarrik abiatu da eta esperientzia ugari kontatu ditu atalean zehar!Zergatik erabaki ote zuen Japoniara joatea? Zer moduz bizi da han? Nola ikasten du japonieraz? Biziraun likete? Non egiten du lan? Zer behar da hara joateko? Nola antolatzen ditu bidaiak? Bakarrik egoten da beti? Zeintzuk dira japoniar kulturan mito ezagunenak eta mitoak al dira benetan?Japoniako goxoki eta jakiz beteriko zakuarekin azaldu da "Benetan zabiz?"era eta bertan probatu dituzte.
-
2024. urteak gauza askorako eman du eta Malen eta Aitziberrek beraien urtearen errepasoa egin nahi izan dute. Bizi dituzten gertaera ikonikoak, emozioak, lan ibilbidean aukera berriak, herrira itzultzea... guztiak kontatu dituzte 2024an bere norabidea finkatu duen podcastean! Urtetik urtera gainera, Malenek eta Aitziberrek haien laguntasuna uztartu dute, eta behin konfiantza errotuta: "Entzun, baina epaitu gabe" TikTok-eko trend famatua konfiantza osoz egin dute. Zenbat "trapu zikin" atera dizkiote elkarri?Eta nola ez! Urte bukaerarekin... Berria dator! 2025 urteari ongi etorria emateko, Maria Blanco urrezko kolaboratzailea gonbidatu dute kanpaikadak elkarrekin ospatzera. Umoretik urte berriko aurreikuspenak eta gertaera posibleak zerrendatu dituzte... beteko al dira?Ez galdu urteko azken atala! Urte berri on! Txispun!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
-
"Invierno a la vista" dagoela esan dezakegu, edo zuzenean, negu gorrian sartu garela. "Cerodenero" eta Gabonak dirella eta, Mallabia Carey gonbidatu dute "Benetan zabiz""en sutondora! Bai, asmatu duzue, Izaro Andres Zelaieta da atal honetako gonbidatua! Musika munduko hasierez, limoiek ekarritako buruhausteez, belodromoaz eta horrek eragindako tentsioaz, edota arrakastaz hitz egiten dute."Oh Happy Day" saiotik hasi, eta horrek ekarritako zurrunbilo guztia izan dute hizpide. Asko aldatu al da Izaro hasi zenetik hona? Zein uste dela kanpotik ematen duen irudia? Zeintzuk dira bereganako aurreiritziak? Zer da arrakasta? Zer esango lioke hasi berri zen Izarori? Gainera, "Izaro Gabonetan" diskoa argitaratu du, gabonei buruz ere jardun dute Izaro, Malen eta Aitziberrek. Gabonak gustatzen zaizkie? Nola bizi dute urteko azken hilabetea? Zergatik bururatu zaio gabonetako abestien diskoa ateratzea? Gozatu dirdiraz eta polboroiez beteriko atalaz.Din dan don din dan don, eguberri on!
-
Bertsolaria, kazetaria, Euskal Herriko aurpegi ezaguna… Onintza, Malen eta Aitziber, modu desberdinetan jendaurreko esposizioak eragin dizkien albo-kalteen inguruan aritu dira. Hortaz eta emakumeok segurutzat sentitzen ditugun espazioen garrantziaz, gaia bertsolaritzara ekarrita, batez ere.Haurdunaldia ere mintzagai izan dute eta horren inguruko tabuak, erromantizazioa eta haurdunaldiaren errealitate askotan gordina normalizatzeko beharraz. Maria Blanco, munduko kolaboratzaile onena ere hurbildu da solasaldira. Gaztetako konplexu fisikoek utzitako arrastoaz eta intseguritateez aritu da."En mi cono y en mi mono" Enbeitak diputatu zela Espainiako Kongresuan behin esan zuen esaldiaren harira, emakumeok horren debekatua dugun oldarkeriaren inguruan hitz egin dute: Zergatik dago gizartean gaizki ikusia emakumeak oldartu eta borrokan hastea? Pairatzen duten indarkeria fisiko edo berbalaren aurrean, biolentzia gehiagorekin erantzungo balute, zer? Zergatik ukatzen zaie "aiurri txarreko" neskei haserrearen emozioa?
-
Aitziberrek eta Malenek Chill Mafia musika talde disfuntzionalaz hitz egin dute Arrotxapeako gaztearekin. Ez hori bakarrik; taldearen amaiera, haien azken lana "Agur Eta Ohore X Alla Va La Despedida", taldeak egingo duen nazioarteko biraz, euskal talde mainstreamei buruz, norberekiko maitasuna, almendrekiko obsesioa… gai horiek eta taldekide batek izan duen gaixotasunaz aritu dira.Zergatik amaituko da Chill Mafia? Nola antolatzen ziren horrenbeste pertsona lanak sortzeko garaian? Euskal artistak eroso bizi direla uste du? Zer gertatu zen Kai Nakairekin? Nork bere burua ez badu maite, besteak maitatzea posible dela uste du Kilikik? Zeren esklabu gara? Porruak almendrengatik ordezkatu ditu? Zer gertatu zaio Ben Yarti?
-
Oiartzungo artista gazteak "Belharra" albuma kaleratu du eta benetan-zabiztarrek lan berria ezagutu nahi izan dute. Eta batez ere, abeslaria oholtzatik kanpo ezagutzeko gonbidatu dute! Norbere pertzepzioaz, bakardadeaz, "seriotasuna" autodefentsa gisa erabiltzeaz, Break Dance dantza estiloaz, artisten arteko lehiakortasunaz, Rap eta Hip-hopaz…aritu dira, besteak beste.Nolakoa da Bengo? Zer da "bakarrik sentitzea"? Zergatik sentitzen da bakardadea? Zergatik eta nola hasi zen Break Dance dantzaten? Zer gertatu zitzaion Gaztea Sarietan saritu zutenean? Zer ez zaio batere gustatzen pertsonak ezagutzeko garaian? Musikarien artean lehiakortasun handia dago? Zer gertatu zitzaion artista ezagun batekin? Egoera triste bat igarotzen ari direnean, aurpegi ona jartzeko gai dira? Esklusiba potoloa ere eman die gainera Aitziber eta Maleni: artista ezagun batek kaleratu gabeko kantu bateko esaldiak lapurtu zizkiola kontatu du!
-
Maria Redondo Mugica aktorea atal honetan! Legazpiarrak Matilde pertsonaia gorpuzten du itsasoak zeharkatu dituen "Valle Salvaje" telesail ezagunean.Filmazio prozesuen nondik norakoez, castingetako zailtasunez, gidoiak ikasteaz, pertsonaia desberdinak gorpuztu behar izateaz, eta horrek eragiten duen ibilbide emozional aldakorraz aritu dira. Horiek, eta Matilde pertsonaiak hezurmamitzen dituen emakumeen otzantasuna, adeitasuna eta errua aipatu dituzte. Aktore gaztea "Go!azen!" telesailagatik eta "Kutxidazu bidea Ixabel" antzerki obran egindako lanengatik da ezaguna, baina argi fokuen atzean ezagutu dute "Benetan zabiz?"en.Egunerokoan zeri ez dio garrantzia ematen? Zein da bidali duen azken mezua? Konplazienteegiak gara? Nola ikasten ditu Mariak gidoiak? Gure lanpostuetan, lankideak zaintzeko moduak eraldatu beharko lirateke? Galdera hauen erantzuna jakiteko, ez galdu atala!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
-
Ibon Abad suhiltzailea atal honetako gonbidatua.Malen eta Aitziberrek suhiltzaileen eginbeharrak, erronkak eta zailtasunak hartu dituzte mintzagai Ibon Abad arabarrarekin. Lanbidearen zein suteen inguruko estigmen inguruan ere aritu dira. Etxeko suteei aurre egiteko hainbat aholku eman dizkie eta Euskadiko suhiltzaileen argazkiekin egindako egutegi mitikoen inguruko iritzia eman dute.Zer egin behar da etxean sua piztuko balitz? Zein izan da Ibonek bizi izan duen suterik larriena? Zer egiten da suhiltzaile parkean txirrina entzuten denean? Zer behar da suhiltzaile izateko? Probak gogorregiak dira? Zergatik egin zuten suhiltzaileek greba Araban?
-
Ferminek 2024ko abenduan abiatu du 40. urteurreneko bira, "Lau hamarkadaz zentsurari aurre egiten" leloarekin. Datozen hilabeteetan emango dituzten kontzertuek eragindako sentsazioaz, bere ibilibideaz, gaur egungo mainstream musikaz eta artistez, zentsuraz…eta beste hainbat gairen inguruan aritu dira Malen eta Aitziber Muguruzarekin.Zer pentsatzen du gaur egungo artista gazteen inguruan? Autotunearen erabileraz? Nola sentitzen da berrogei urteren ostean oholtza gainera igotzean? Zergatik ez da ongi etorria hainbat herrialdetan? Nola bizi izan ditu zentsura egoerak? Rosaliaren laguna da? Zein da telefono agendan daukan famatuetan famatuena? Zer pertsona historiko gonbidatuko luke afari batera?
-
Gasteiztarrak "Gaupasa" izeneko disko berria kaleratu du eta izenak joko handia eman die. Gaupasaz eta gaueko ordu txikietan kebab jateaz, proiektu zein kantu berriak sortzeko prozesuaz, gaur egungo musika eszenaren egoeraz eta beste euskal artista batzuekin kolaborazioak egiteko arazoez aritu dira hiru neskak, besteak beste. Sonny Angel-en unboxinga egin dute gainera!Nola sentitzen da Kai beste artista batzuei kolaborazioa egitea proposatzen dienean? Zergatik sentitzen da, edo sentiarazten dute "txiki"? Euskal musika eszenan ere misoginia dago? Zer gertatzen da artisten diskriminazio eta kantzelazioarekin? Zeintzuk dira haien "red flag" edo bandera gorriak? Aukera eta horretarako boterea izango balute, ze lege absurdu sortuko lukete? Aner Euzkitzek Berria egunkarian argitaratutako "Kantzelazioa: zatoz, mese" iritzi artikulu polemikoaren harira hausnartu dute eta gizonen musika taldeen inguruan haien iritzia eman ere bai."Benetan zabiz?" galdu egingo duzula?
-
Atal honetako gonbidatua: Izaskun Moyano! Bermeoko kazetaria azken urteetako "urrezko erreportaria" izendatu dute, eta lanbideaz aritu dira berbetan. Euskal Herriko txokoak kartografo batek baino hobeto ezagutzen ditu Izaskunek. ETBko "Biba Zuek" saioaren zuzenekoak egiteak anekdota ugari utzi dizkio. Zein da inkestak egiteko herririk okerrena? Zer gertatu zitzaion berrehun usorekin? Zein da kamera aurrean bizitako erasorik salagarriena? Zer egiten da halakoetan?Zertan egingo luke lan kazetaria ez balitz? Moyanoren "kolonbofobiaz", erreportari lanetan pairatutako erasoez, antsietate zein zorabioen beldurraz. Bestalde, Maria Blanco kolaboratzailearekin Pole Dance dantza diziplinaz aritu dira. Zer pentsatzen dute dantza estilo horren sexualizazioaz?
- Mostrar más