Episodios
-
Gazteok "kristalezko belaunaldia" omen gara, edozein zailtasunaren aurrean apurtu egiten garen belaunaldia, ezer jasateko gaitasunik gabekoak. Baina, etorkizuna ere bagara, eta gure esku dago mundu honen noranzkoa. Ardura guztia jarri nahi digute gainean, inork gugan konfiantza ez duen bitartean; inork gu entzuten ez gaituen bitartean. Ezinezkoa zaigu etorkizun batean pentsatu, orain jasan ezin batean bizi garen bitartean. Oso zaila da oraina deseraikitzen saiatzea, sistemak itotzen gaituen bitartean, honek guztiak gure osasunean eragiten digun bitartean. Gurea da etorkizuna, eta gure erara sortu nahi dugu, baina agian ezin dugu guk bakarrik egin...
-
Ez da berria migrazioaren gaia gure artean. Ez dira berria haien kontrako lege eta ekintza guztiak. Ez dira berriak haien inguruko berri faltsuak, ezta haien kontrako gorrotoa. Eta hala ere gauzak ez doaz aurrera, atzeraka baizik. Azken aldian, Europan hedatzen ari den xenofobia eta ezartzen ari diren migrazioaren kontrako legeak, giza eskubideak kolokan jartzen dituzte; laguntza humanitarioa, esaterako, ilegala bihurtuz. Gaurko atalean, migrazioaren egoera gertutik aztertuko dugu. Horretarako, Ana Perez, SMHko kide, eta Itziar Gomez eta Malen Garmendia, Irungo Harrera Sareko kideak gonbidatu ditugu BiParetara...
-
¿Faltan episodios?
-
Denok pairatzen ditugun gorputzarekiko beldurrak, deserosotasunak, konplexuak eta lotsak obsesionatzen gaituzte, gure bizitzan zehar askotan izaten dugun barne gatazka orokortuenetariko bat izatera iritsiz. Gizarteak ezarritako kanon estetikoen mugetan egon edo ez, denok ditugun presio eta exijentziak dira. Gaurko atalean, gure gorputzekin dugun harremana aztertuko dugu, horren atzean dagoen guztia eta nola eragiten du gure bizitzetan. Horretarako, Maddi Etxeberria nutrizionista eta Ana Goitia, aurkezle eta umorista ditugu.
-
18 urterekin behartuak izaten gara gure etorkizunaren nondik norakoa erabakitzera. Askotan sekula argi izan gabe sikiera momentuan zer egin nahi dugun, edo zertan igaro nahi dugun gure bizitzako urte gehienak. Izugarrizko presioa sortarazten da horren inguruan; notak direla eta, etxetik kanpo joatea dela eta, bata edo bestea hautatzearen beharra dela eta… Presioa gainera hainbat bidetik datorkigu, izan familiarengandik, ikastolarengandik, lagunengandik, ingurukoengandik... Baina zalantzarik gabe presio gehiena unibertsitatearekin lotuta dator. Oraindik ere, guztiz zabaldua dago unibertsitatera joatearen prestigioa eta exijentzia, etorkizun on bat izateko aukera bakarra balitz bezala onartua gure gizartean. Hamaika bide eta aukera desberdin daude eskuragarri, ez dugu zertan bat bakarra aukeratu, eta hala ere, jarraitzen dugu unibertsitatera joatea arrakasta eta gehiagotasunarekin lotzen hein handi batean. Obsesio eta estigma honen inguruan hitz egiteko, gaurko atalean Peio Gonzalez, lanbide heziketa egin ondoren bi ingeniaritza egindakoa, eta Uxuri Urrate, unibertsitatea utzi eta lanbide heziketan hasitakoa ditugu.
-
Txikitatik izan dugu ikasgai historia. Historiaurretik gaur egunera arteko urteak nola izan diren biltzen dituzten liburuak eta hori guztia azaldu diguten irakasleak, gu guztiok zalantzan jarri gabe ikasi duguna. Historia ezinbestekoa da gure gizartearen garapenean, noski. Dena den, noizbait pentsatu duzu nola izan daitekeen historia, alderdi anitz izan dituen historia, gainera, errealitate eta egi bakarrarekin idatzi eta ikasi egiten dugun zerbait? Honetan ere gerren garaileek dute hau idazteko boterea, haien modura kontatzeko gaitasuna, haien errealitatea soilik mantentzeko aukera, eta beste munduko errealitate guztiak isilaraztekoak. Hori dela eta, beste errealitateak ezagutu nahi ditugu eta hauen ezjakintasunaren eragina aztertuko dugu. Horretarako, gaurkoan Emily Otaegi, Nikaraguan jaiotako Asteasutarra, eta Iñigo Garcia, Historialari eta Indian jaiotako bi alaben gurasoa, ditugu.
-
Pertsonak gizaki sozialak gara eta gure inguruarekin harremantzako beharra daukagu. Nor berak bere izaera propio badu ere, beste batzuk behar ditu izaera hori garatzeko. Gure sistema, harreman sozial horien inguruan sortuta dago eta ezin dugu beste modura ikusi. Lagunak gure bizitzaren erro nagusietako bat bilakatzen dira. Euskal Herrian, gainera, are indartsuago dugu errotuta hau. Gure bizitzen erdigunea kokatzen ditugu kuadrillak eta gure harremantzako modua baldintzatu besterik ez digute egiten. Badakigu kuadrilla gabe bizitzen? Zein nolako eragina dute beste lagun arteko erlazioak? Honetaz guztiaz eta gehiagotaz hitz egiteko, gaurko atalean, Lorea Aramburu, Jon Allaflor eta Maria Saenz ditugu, testu inguru guztiz desberdinetako, hiru gazte. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren hausnarketak...
-
Alkoholaren kontsumoa guztiz normalizatuta dugu gure gizartean. Gure giro sozial guztiak alkohola izaten dute erdigune. Izan, lagun artea, familia artean, edota beste edozein girotan ere, jendea batzen omen duena alkohola da. Kontran, edozein arrazoiengatik alkohola edaten ez dutenak kondenatuak daude; aurreiritzi, zirikada, mespretxu eta guztizko iruzkinetara kondenatuak. Jakin badakigu alkohola edateak ez duela inolako onura egiten osasunari, baino oraindik ere, pentsaezina zaigu, festa giroan, batez ere, norbaitek alkoholik ez kontsumitzeak. Zentzugabezkoa bada ere, berriro, desberdin dena seinalatu egiten dugu. Atal honetan, alkohola ez edateak dakartzan egoera eta zentzugabekeriei buruz hitz egingo dugu, Magali Gorroño, gazte abstemioa, eta Ander Edo, edale soziala izandakoa. Kaskoak jarri eta ...
-
Hezkuntza sexual formal bat izatea ia pribilegio bat da egun. Ikastola bakoitzaren eskuetan dago honen eskaintza, eta larri eskasa izaten da gehienetan. Hamasei urtetan zehar, hiru aste soilik eskaintzen badiougu, ezinezkoa da inolako sakontasuna bermatzea. Bermatu daitekeen bakarra, honek eragina duela guztion etorkizunean; izan ere, sexualitatea ez da soilik harreman sexualei buruz hitzegitea, hori baino askoz gehiago da. Sexualitatea, nor bere ezagutzan, identitatean, errespetuan, plazerrean, nahietan, osasunean, desiran, eta besteekiko erlazioetan oinarritzen da. Gaurko atalean, sexualitatearen inguruko egoera mahaigaineratuko dugu, Bea Sever, sexologarekin eta Ander Lacalle, aktore eta hezitzaile sexualarekin.
-
Donostiako zinemaldiaren 71. edizioak emakumearen lana eta talentua bistaratu ditu. Beste arlo guztietan bezala, zinemaren industrian ere, emakumeak bidea egiten hasiak dira. Euskal Herriko panoramara hurbilduz, asko dira emandako aurrera pausoak. (H)emen, euskal emakume zinelamagileen elkarteak, lan izugarria egiten du honetan beriziki. Kristina Zorita, kazetari eta zinemagilea, eta Izaskun Arandia, ekoizle eta zinemagilearekin hitz egin dugu, biak, (H)emen elkarteko sortzaileak eta lehendakari ordeak direnak. Euskal zinemaren egoera eta emakumearen egoera aztertzen lagundu digute. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
-
Aurreko atalarekin jarraituz, kulturaren esparruan murgiltzen jarraitu dugu. Gaurkoan, euskal kulturara hurbildu gara zehazki. Hemengo sortzaileak, euskaraz sortzeko duten zailtasun eta oztopoak mahaigaineratuko ditugu. Honekin batera, oztopo handiena ere aztertuko dugu, zentsura eta bere determinazioaren marra lauso horretan jokatzen duten faktoreak. Horretarako, gaurkoan ere, Lorea Intxausti eta Joanes Etxebeste izan ditugu gurekin. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
-
Kultura bada gure bizitzetako arlo oso garrantzitsua, gure egunerokotasunean edonon aurkitzen duguna. Badago izaeraren parte bilakatzen dela diona ere. Kulturak, gizartearen momentu okerrenak salbatu dizkigu, pandemia garaia, esaterako. Zeinek ez zuen kultura kontsumitu etxeko lau pareten artean geundenean? Ez diogu duen garrantzia ematen, kultur sortzaile batzuk miresten ditugun bitartean, gehiengoak gutxiesten ditugu, haien lanari balorea eman gabe. Kontraesan horien guztien atzean zer dagoen aztertzeko, gaurko atalean, Lorea Intxausti aktorea eta Joanes Etxebeste aktore eta pailazoarekin hitz egin dugu. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren hausnarketak…
-
Udarekin batera iritsi dira jaiak herri askotan. Bi urte eta gero jai batzordeek buru belarri ekin diote pandemia aurreko jai horien antzekoak antolatzeari. Osasun krisia dela eta bertan behera geratutako horien artean egon ziren jaiak. Momentuko egoera eta baldintzek ez zuten herriko jaiekin aurrera jotzea bermatzen.
Aurten ordea, esan daiteke egoerak hobera egin duela, urtearen hasieran, Donostia eta Azpeitiako danborradak bertan behera geratu ziren arren, otsailean badirudi pixkanaka jaiak lehengo errealitatera itzultzen hasi zirela, Tolosako iñauterietan esaterako. Geroztik, geroz eta egitarau gehiago agertu dira, eskaintza desberdinekin.
Oraintxe bertan, euskal herriko herri desberdinetan jaiak dira. Gaur jai horien atzean ezkutatzen diren antolatzaile desberdinekin hitz egin dugu. Gaurko atalean jai horien atzean ezkutatzen diren antolatzaileak dira protagonista: Iban Markiñako txozna batzordeko kidea da, Jone Erratzuko bestetako daminausia, Bittor Donostiako Piratetako koordinatzaileetako bat eta Irati Fernandez EHZ jaialdiko antolatzaile.
-
Bi paretaren bosgarren denboraldiko hirugarren atal honetan hain ezagunak ez diren gaixotasunak izango ditugu hizpide.
Fibromialgia, Lipedema eta Fibrosi Kistikoa gaixotasunak dira ezkutuan dauden gaixotasunetako batzuk. Gaur pixkat gehiago ezagutuko ditugu, Zer dira? Nola hauteman daitezke? Nola eragiten diote pertsona baten bizi kalitateari?
Horretarako, Noemi Uriberekin, Junkal Ruiz de Apodakarekin eta Maddalen Arenazarekin hitz egin dugu gaixotasun horiek gehiago ezagutzeko asmoz.
-
Asko dira egungo gazteek euskara alde batera utzita dutela uste dutenak. Edo asko dira gaur egun modan dauden Tik Tok, Twicht eta bestelakoek datozen belaunaldi gazteetan kalte egiten dutela pentsatzen dutenak.
Baina aldi berean, asko dira modako formatu desberdinetan euskarazko edukia sortzen dutenak. Eta asko dira ere gure hizkunta plataforma berrietara eraman dutenak.
Pantailak euskaraz egitasmoak ere hausnartu du honetan. 2021eko abenduan plazaratu zen manifestuan helburuen artean, streaming plataformetan euskara sustatzea eta ikus entzunezko sortzaileak babestea baitaude.
Bi Pareta saio honetan hizpide izango ditugu tendentzia diren plazetan euskararen garra piztuta mantentzearen erantzule direnak: euskal sortzaileak. Zehazki, Julen Portillo, Aiora Mujika, Iruñe Astiz (ARKKUSO) eta Andrea Gonzalezekin hitz egin dugu.
-
Askok hobby bezala dute, beste askoren lanbide bihurtu da, azken urteetan asko sortu dira, 0 kilometro delakoaren ordezkari gorenak dira, haien eskuekin eta imajinazioarekin egunerokotasunean janztekoak sortzen dituzte, Bi pareta podcastaren denboraldi berri honetako lehen atal honetan, ekintzaile artisauak izango ditugu protagonista.
Ziur ikusi duzuela sareetan belarritakoak, poltsak, mototxekoak, zapiak, tokillak sortzen dituzten artisten kontuak. Zeintzuk dira? Nola hasi ziren? Hobbya ala lanbidea? Asko irabazten da? Asko kontsumitzen da? Moda kontua da? Datozen minutuetan argituko dugu dena, has gaitezen.
Harikan, Saio.Art, Uhara, Txatxala, Dinagu, BizikiBizi, Ehule, Maixala, Lohiart eta Amaetabiok proiektuak izan ditugu gonbidatu.
-
Zer gertatzen da lan baldintza kaskar, prekario, diru sarrera finkorik ez izateak eta etxebizitzaren prezioaren etengabeko inflazio ez-erregulatua lapiko berean sartzen denean? Bai… emantzipazioa utopia bihurtzen dela. Asko eta asko dira gurasoen etxetik alde egin eta independizatu nahi duten gazteak. Baina ez dira horrenbeste hori gauzatzea posible ikusten dutenak. Horixe da gaur egungo gazteen errealitatea, gaurko atalean, errealitate hori izango deu hizpide, Kalera irten gara egoera honen protagonista diren gazteen iritzi eta errealitateak entzutera.
Bipareta saioaren denboraldi berriaren 5. atala hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojok aurkeztua. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.
-
Jatorri ezezaguna duen perkusiozko instrumentua da txalaparta. Hainbat dira instrumentu honen sorreraren hipotesiak: horietako baten arabera, aintzinan baserrien artean sagardotegien irekieraren berri emateko erabiltzen ziren txalaparta hotsak. Beste hipotesi batzuen arabera, baserrietako nekazariak itsasoratzeko abisua sortzeko erabiltzen zen txalaparta. Jatorri ezezaguna izan arren, ezagunak ditugu Euskal Herrian instrumentu honek utzitako arrastroak. Gaurko atalean instrumentu honek belaunaldiz belaunaldi utzitakoak izango ditugu hizpide. Perkusiozko instrumentu hau jotzeaz bi pertsona arduratu ohi dira: ttakuna oreka ezartzen duena eta herrena, oreka hori puskatzen duena. Bi makilen bidez bi euskarriren gainean dauden zurezko ohol horizontalak astinduz ateratzen da instrumentu honen melodia. Txalapartarien esanetan, instrumentu honetatik jaiotako musikak 5 kilometrotan zehar bidaiatu dezake. Irungo txalapartariak, Oreka TX, Kalakan eta Hutsun txalaparta taldek izango dira atal honetako protagonista.
Bipareta saioaren denboraldi berriaren 4.atala hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojok aurkeztua. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.
-
Hirugarren atalean, podcastak. Interneteko audio ziren hasiera batean. Podkast deitzen zaie orain. Gaur egun, plataforma digitaletan musika entzutea bezain ohikoa da hauek entzutea. Lehen arrotza izan zitekeen hitza orain oso ohiko bihurtu da, baita gure euskal komunitatean ere. Formatu nahiko bilaterala dela esan daiteke. Zer esan nahi dugun honekin? Ba alde batetik, gizartearen zati handi batek maiz entzuten ditu podkastak, bestetik, gizartearen beste zati handi batek podkastak egiteri ekin dio, eta hauen eskaintza izugarri handitu da. Aditu batzuek “podkastinaren fenomenoa” eta “podkasten sukarra” bezalako terminoak erabili dituzte egun gero eta eskaintza handiagoa duen fenomeno honi buruz hitz egiteko. Nork egiten ditu podkastak? Beti bezala, denetarik dago. Irrati esatariak, dibulgatzaileak, kazetariak, eduki digitalen sortzaileak, baita telebistan arrakasta duten aurkezlak ere. Baina profesionalak ez diren asko ere animatu dira saltsa honetan parte hartzera. Podkast bat egiteko hautua hartu duten profesional eta ez hain profesionalak izango ditugu protagonista atal honetan.
Bipareta saioaren denboraldi berriaren 3.atala hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojok aurkeztua. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.
-
Bigarren atal honetan, CAP eta Hezkuntza Masterra: bokazioa ala ihesbidea?
Bipareta saioaren denboraldi berriaren 2.atala hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojok aurkeztua. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.
-
Lehen atal honetan, ikus entzunezkoen munduan murgildu gara. Telesailak, filmak, realityak… denon bidelagun dira dagoeneko. Denok dakigu modako telesailean agertzen den protagonista horren izena edo sari potolo hori irabazi zuen zuzendariaren abizena, baina pantailen eta kamaren atzean ezkutatzen diren gainontzeko langile horien berririk badugu? Ezkutuko lana ote? Izaskun Arandia, Olatz Beobide, Naroa Elkoro eta Ane Nafarraterekin hitz egin dugu lehen atal honetan. Ikus entzunezko munduan diharduten lau emakume gonbidatu ditugu gurera, badute eta zer kontatu eta…
Bipareta saioaren denboraldi berria daukazu hemen, Maialen Sorzabalbere da Amaia Rojorekin batera aurkezle lanetan izango duguna. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.
- Mostrar más