Episodes
-
forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke «gaizki planteaturiko auziak ahantzi». horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika.Gaur, kontzeptu bat, geure burua pentsatzeko tresna bat: barbarizazioa. Euskal Herriaz aritzeko beharrezkoa da beste bortxa-prozesu historiko batzuen izena oker eta beharrik gabe erabiltzea? —adibide nabarmena: kolonizazioa—. Barbaro izena artxiboetan aurkitu du Ibaik.
-
Haragiaren kontsumoa murriztea komeni zaigu krisi ekologikoa apaltzeko bidean. Errazagoa da esaten egiten baino: esangura kultural eta sozial sakonak ditu haragiak. Esanahi horiez eta Kaparrosoko makroetxaldeaz aritu gara Maialen Sagues (NOR talde antiespezista) eta Lorea Floresekin (Greenpeace).
-
Episodes manquant?
-
Beste behin afektuez arituko dira @saneledarriugarte eta #IbaiAtutxa, baina oraingoan autorez autore, aipuz aipu, testuz testu, kolpez kolpe: Deleuzekin hasi eta Berlantengana iritsita.forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke «gaizki planteaturiko auziak ahantzi». horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika. formaedukia. kirrinka egiten digutenez.
-
saioan musikan garrasia baliabide gisa nola erabiltzen den entzungo dugu, eta adieraz ditzakeen sentipen ezberdinak aztertuko ditugu, haserraldia, tristura, baina baita alaitasuna ere, gaztetasuna, freskura. Punk eta rockaren bide anitzetan murgilduko gara, batez ere, baina ez ikaratu, eremu horiek beste begirada batetik agertarazten saiatu gara-eta. Gozatu garrasi egiten, kutunok.- TRACKLIST-A1-Blah Blah Blah - Girlpool2- En Forma - Hinds3-Etsaiak agurtzen - Tatxers4- Hire Bideak -Itoiz5- U Should Not be Doing that - Amyl and The Sniffer6- Violence Grows - Fatal Microbes7- Turn Me on Turn Me Off - Honey Bane8- Nothing Special - Big in Japan9- Ya no me importa - Melenas10- Palestine - Molly Nilsson11- Quarrel - Bar Italia, Brynje12- No One’s there - Anika13- La fuerza - Kokoshca
-
Saio honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretan 90ko hamarkadan egon ziren talde batzuk entzungo ditugu eta garai hartako giroa aztertuko dugu. Horretarako Oier Etxeberria izango dugu gurekin. Oier Akauzazte taldeko kidea izan zen garai hartan eta berarekin hitz egingo dugu egiten zuten musikari buruz.
-
#Kairos saioa estreinatuko du bihar Jon Urzelaik, krisi ekosoziala ardatz hartuta. Eta lehen saioan, Jaime Vindel elkarrizketatu du. Erregai fosilen aroak baditu bere iruditeriak, kosmobisioak, gure egin ditugun desirak. Zer egin haiekin trantsizio ekosozialaren garaiotan? Energia iturriak aldatzeaz harago, auziari bestelako begirada bat eskaintzen dio Vindelek, kulturari eta estetikari erreparatuz.Bibliografia- Latour, B eta Schultz, N (2023). Manifiesto Político Ecológico (Siglo XXI Editores)- Vindel, Jaime (2020) Estética Fósil (Arcadia Macba)- Vindel, Jaime (2023) Cultura Fósil (Akal)- Vindel, J; Rendueles, C; Santiago, E (2022) Colapsismo. La cancelación (ecologista) del futuro (Corriente Cálida #1)Musika Oki Moki - Space Demo (2023)
-
forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke «gaizki planteaturiko auziak ahantzi». horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika. formaedukia. kirrinka egiten digutenez. gaurkoan: Afektuak. Maggie Nelson, Roland Barthes, Sara Ahmed, Remedios Zafra, Ann Chetkovich, Mari Luz Esteban, Alicia Valdes, Amador Fernández-Savater, Laura Muelas, Eva Illouz, Baruch Spinoza, Gilles Deleuze, Falix Guattari, Antonio Negri, Brian Massumi, Franco “Bifo” Berardi, Susan Buck-Morss.
-
Gaurko saioa erritmo lasaien eta dantzagarrien artean igaro du Ana Arsuagak. Italia, Espainia, Euskal Herria, Colorado... beti bezala, herrialde askotan eginiko musikaz blai bukatuko dugu. Batzuetan trantze doinuetan murgildurik, besteetan pasioen energia indartsuetan, eta azkenik, dantza baketsuagoetan, zeruan izarrak ere bisitatuz. Gozatu kutunok! ⛪️Tracklist1-Starcloud - Anna Caragnano, Donato Dozzy2- Passage Through The Spheres - Kali Malone, Etienne Ferchaud 3- Aurora - Soleá Morente4- Sonar por Bulerías - Yerai Cortés5- La flor de Jericó - Israél Fernández, Nusar 30006-Mota - nusar30007- Paktua - J Martina8- Diva Virtual - Iuky9- Cmon - Fred again.., Brian Eno10- Spinning Away - Brian Eno, John Cale11-L’anamour - Serge Gainsbourg12- Soleil - Françoise Hardy13- Diagonals - Stereolab
-
Basilikako literatur saio berria, Danele Sarriugarteren eta Ibai Atutxaren eskutik.Forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke — elena olaveren pentsamendu irregularra poemak dioen bezala— «gaizki planteaturiko auziak ahantzi». horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika.formaedukia . kirrinka egiten digutenez. gaurkoan: autorearen heriotza. cristina rivera garza, gayatri spivak, michel foucault, roland barthes.(saioa grabatu eta gutxira deskubritu dugun eta guztiz gomendagarria iruditzen zaigun beste erreferentzia bat, valeria mataren plagie copie manipule robe reescriba este libro).
-
Aurreko saioan Oiartzunen bipolaritatea aztertu ondoren, Euskal Herriko Hegoaldea eta Iparraldea parez pare jarri dituzte oraingoan @andergortazar eta @jonanderagirre-k, bien arteko alde nabaria aztertzeko. Iparraldean aldaketak sumatzen hasi garen honetan, Euskal Hirigune Elkargoko Amaia Artaetxebarria gonbidatu dugu ZAN legea eta iparraldeko hiritartze ereduaz hitz egiteko. Konfluentzia baterantz ote goaz?BibliografiaBidegain, Eneko. Bichta éder. Elkar, 2023.https://x.com/HaritikHirira/status/1544373187240148996https://www.ecologie.gouv.fr/presse/communique-presse-zero-art ificialisation-nette-publication-decrets-dapplicationFilmografiaMan Ray. Emak Bakia (Cinépoème) (Fichez-moi la paix). 1926.ProiektuakPlan Comun. Maison Commune, Pantin, Frantzia.http://www.plancomun.com/projects#/new-page-67/Collectif Encore. Hourré, Manifeste pour une maison vivante. Bastidaxarre, Zuberoa.https://www.collectifencore.com/hourreMusikaRuper Ordorika/Joseba Sarrionandia, Martin Larralde. Lumi, Izerditan.Lumi, Oroimenak.IbonRG eta Verde Prato, Judizio generala.
-
ylvia Plathek bizitza eta obra laburregiak izan zituen, baina utzi zizkigun lanak urrez markatzeko horietakoak izan ziren. Poesia konfesionalaren korrontean kokatu izan da, baina idazle handi guztien antzera, etiketez harago joateko gaitasuna izan zuen. Euskaraz bere bi lan funtsezko ditugu berriki itzuliak, Ariel eta beste poema batzuk (Iñigo Astiz) eta Beirazko kanpaia (Garazi Arrula), eta lan horietatik abiatuta Plathen obra eta haren testuinguru literarioa aztertu ditugu saio berri honetan. Astiz eta Arrularen iritziak jasotzeaz gainera, Asier Urkizaren kolaborazioa ere izango dugu, zeina hemendik aurrera saio guztietan atal berezia izango baitu. BibliografiaSylvia Plath, Ariel eta beste poema batzuk (itzul. Iñigo Astiz).Sylvia Plath, Beirazko kanpaia (itzul. Garazi Arrula).Donald Allen (ed), The New American Poetry.MusikaIbil Bedi: Lokatzarena.Ibil Bedi: Zitekeenarena.Ibil Bedi: Xirarena.Ella Fitzgerald: It’s Only a Paper Moon.Ibon RG eta Verde Prato: Judizio JeneralaKolaboratzaileakIñigo Astiz, Asier Urkiza eta Garazi Arrula.
-
Datorren lau saioetan Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako musika taldeak izango ditugu protagonista. Nahiko fenomeno interesgarria dela uste dugu, eta lehen saio honetan 80ko hamarkadan zentratuko gara. Hamarkada horretan talde gutxi zeuden, aldaketa sakonak gertatu ziren gizartean, eta baita Arte Ederretako falkultatean ere.
-
Saio hau udaberri bipolar honen froga izango da. Folk baladak, punkgarrasiak, sintetizadore goxoak, udaberriko haize asaldagarri, lore koloretsueta zeru euritsuen isladak ordezkatzen. Gehienak abesti berriak, baina beti bezala, altxor vintage batzuktartekatuz.Tracklist1- Ora Cogan - Cowgirl2- Yo la Tengo - Shadows3- Ruper Ordorika - Zaldiak negarrez4- J Martina - Gure Orbainak5- Judeline - Mangata6- Juicy BAE, Yesan -Malas Lenguas7- Amore - Querió8- Jimena Amarillo - Ni senota9- Pelada - Ten Cuidado10- Finale - Depresión11- Aerolíneas federales - Soy una punk12- The B 52s - Dance This Mess Around13- Shopping Cart - Parellel Dance Ensemble14- Il Quadro di Troisi - Raggio verde15- Anna vs June - Icarus
-
Klub Kutun bueltan da, bigarren denboraldiarekin. Oraingo hontan, Bachata, Reggaetoia, musika urbanoa delakoa, flamenkoa… jorratuko dira, beraz, saio intentsoa izango da. 2024ean ateratako lanei buruz hitz egingo da, mainstream musika nahiko jarriz, eremu guztietako musika jartzen baita gure klub hontan, aurreiritzirik gabe. Tracklist1-TRISTÁN!- Roce32- TRISTÁN! rusowsky - CELL3- Bad Gyal - Give Me4- Chico Blanco, Soto Asa - Bachata5- Monchy & Alexandra - Este Castigo (Me acabó tu traición)6- Kali Uchis - Te Mata7- Kali Uchis, Karol G - Labios Mordidos8- Bronquio, 41v1L - Que Mueva la Falda9- Israel Fernández - Fiesta (Bulería) A COLORS SHOW10- Bambino - Se me Va11- Junco - Amor a ti12- Niño de Elche, Raül Refree - Bamberas del Enamorado.13- Rosalía - Dolerme
-
Saio hau prestatzeko Akane Saraivak eta Enrike Hurtadok 12 abestiaukeratu dituzte. Ondoren, bakoitzak besteak aukeratutakoen artean lauaukeratu ditu. Saioan entzun eta komentatu egiten dituzte abesti horiek.Horrek hainbat gairi buruz hitz egiteko bidea ematen du, hala nola,matxismoa eta eurozentrismoa musikan, erretromania edo musikakoprodukziorako teknologia, etab.Playlist:https://www.youtube.com/playlist?list=PLDLPjUAWrZhcZF5rREppm98k8e6HYoDN_Brian Eno. Third Uncle.DUDS. No RemarkShabazz palaces. IshmaelAki Onda. Toward a place in the sunThe Cure. FaithBeat happening. NoiseSonic Youth. The SprawlHamid el shaeri. AyonhaRebe. Wapa wapa wapa wapaBibliografiaLa venganza de las punks. Vivien GoldmanLa chica del grupo. Kim GordonRuido Insurgente. Michael DenningHacia una estética de la música popular. Simon FrithThe slow cancellation of the future. Mark Fisher
-
El episodio número seis de #SectorConflictivo, el programa conducido por el artista e investigador @pablo_marte, es una conversación en cinco capítulos con la artista, coreógrafa y bióloga de Vitoria #IdoiaZabaleta (@azalakreazio). La conversación tuvo lugar en Azala durante varias jornadas el pasado mes de septiembre. Dada su duración los capítulos estarán disponibles por separado. Aquí va el quinto y último capítulo, que lleva por título REALISTA
-
Lehen saioan «Landa vs Hiria» dikotomiaz aritu baginen, industriaguneak eta merkatalguneak sartu ditugu ekuazioan bigarren saio honetan. Denise Scott Brown eta Robert Venturik Las Vegas ulertzea eskatzen bazuten, gure abiapuntua beste bat da: Oiartzun. Gonbidatu berezi batekin: Mikel Azkona. Bibliografia Scott Brown, Denise; Venturi, Robert; Izenour, Steven. Learning from Las Vegas. MIT Press Koolhaas, Rem. Delirio en Nueva York. Editorial GG Koolhaas, Rem. Espacio basura. Editorial GG Koolhaas, Rem et al. Mutations. Editorial Actar Musika Zauria, Gladys. Zauria, Ylayali. IbonRG eta Verde Prato, Judizio generala.
-
Klub Kutun hau urteko azkena izango da, udazkeneko eta bizitzako goxotasunetan barrena igaroko dena. Japongo jolasak, Munduko folk ezberdinak, eta aurten atera berri diren diska batzuk entzungo ditugu, Euskal Herrikoak eta baita kanpokoak ere. Baina, batez ere, goxo-goxo arituko gara, denboraldiari agur esateko. Abesti zerrenda:1- Tú serás mi baby – Les Surfs2-BÓ – Ralphie Choo3 Gata – Ralphie Choo4- Mwah :3 – Dinamarca, Rusowsky5- Bang – Melenas6-Verte de espaldas – Airu7 Mr Cool – Izumi Kobayashi8 Kiss – Maria Iijima9 Blue Water – Sally Oldfield10 Dirty Work – Steeley Dan11 Lo Hago – Izukaitz12 Mañana – Silvia Perez Cruz13 De mí – Bronquio, Rocío Márquez, L1v14
-
El episodio número seis de #SectorConflictivo, el programa conducido por el artista e investigador Pablo Marte, es una conversación en cinco capítulos con la artista, coreógrafa y bióloga de Vitoria Idoia Zabaleta. La conversación tuvo lugar en Azala durante varias jornadas el pasado mes de septiembre. Dada su duración los capítulos estarán disponibles por separado. Aquí va el cuarto capítulo, que lleva por título RADICAL
-
El episodio número seis de #SectorConflictivo, el programa conducido por el artista e investigador Pablo Marte, es una conversación en cinco capítulos con la artista, coreógrafa y bióloga de Vitoria Idoia Zabaleta. La conversación tuvo lugar en Azala durante varias jornadas el pasado mes de septiembre. Dada su duración los capítulos estarán disponibles por separado. Aquí va el tercer capítulo, que lleva por título RABIOSA
- Montre plus