Riprodotto
-
Duela 21 urte ETAk tiroz erail zuen Maria Jauregiren aita Juan Mari Jauregi, Gipuzkoako Gobernadore Zibil ohia. Bizitza zeharkatu zion hilketa hark eta Maixabel Lasa amarekin batera ahots propioz hitz egin izan du biktimen kolektiboan. 2018an eskaini zuen bere lehenengo elkarrizketa eta ordutik erreferentzia bihurtu da elkarbizitzari eta memoriari dagokionean. Bilboko etxeko ateak zabaldu dizkigu.
-
Azken denboran gehien nabarmendu den euskal abeslaria da Izaro Andrés (Mallabia, 1993). Bizkaitarra izanagatik ere Donostian bota ditu erroak, eta maite ditu hiriburuko izkinak eta ezkutalekuak. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigun egunean Franco diktadorea zulotik atera dute eta El País egunkariak argitaratu du 'Invierno a la vista' 2020ko urtarrilean kaleratuko duen 'Limones en invierno' diskoaren siglea. Abesti egilea izateaz gainera enpresa bat ere sortu du, eta musika ogibide bihurtzea lortu du Mallabiarrak. Etxeko saloian, limoien artean, hasi dugu solasaldia.
-
Egunero begiratzen dio heriotzari begietara Iñaki Peñak. Medikua da Arrasateko Ospitalean eta zaintza aringarrietan egiten du lana. Paliatibista ere esaten zaio. Bere ofizioaz aparte hiru dokumental zuzendu ditu heriotza ardatz dutenak; hurrenez hurren, 'Aulki Hutsak'. 'Saminetik bakera' eta 'Mendian hil, hirian hil'. Argi du bere ofizioa ez dela sendatzea, edo ez hori bakarrik. Bidelagun izatea dela hein batean, laguntzaile bizitza den azkenengo bidaia honetan.
-
Futbolari baten handitasuna ez da neurtzen etxeko atarian duen autoaren zaldietan. Ezta etxearen kalibrean ere. Juanan Larrañaga (1958, Loiola, Azpeitia) da honen adibide. Errealarekin kopa bat eta bi liga irabazi zituen, besteak beste, azpeitiarrak. Futbol zaharraren eta berriaren arteko zubitik igaro zen, Atotxa mitikoa eraitsi eta Anoeta estreinatuz 93-94 denboraldian. Hain zuzen ere, botak eskegi zituen urte berean. Gerora EiTBn esatari lanetan aritzeaz gain, entrenatzaile eta zuzendari teknikoa ere izan da hainbat taldetan. Astigarragako Mundarro taldean dabil orain. Bere etxeko atea igaro, eta korridoretik egongelara egin dugu bidea. Bertan egingo dugu solasaldia.
-
Agronomoa eta paisajista da Jakoba Errekondo. Ezaguna egingo zaizu idatzi dituen landareen inguruko liburuengatik, edo akaso Euskadi Irratian 1985etik egiten duen kontsultategia medio. Oriotik Usurbilera doan errepidea eskuinetara utzi eta sagarrondo sailak igarota, Urkamendi bidearen amaieran dago Jagoba Errekondoren baserria. 20 urte baino gehiago darama bertako lurrei eman eta bertako lurretik hartzen. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
-
Pariseko Palais Galliera modaren museoko zuzendaria da Miren Arzalluz. Historia ikasi zuen lehenik, nazioarteko politika gero eta azkenik modara bideratu zuen bere ikasketa prozesua. Modak txunditzen du, eta batez ere, janzkerek atzean ezkutatzen dituzten sekretu, kontu eta istorioek. Bere aita Xabier Arzalluz da, Euskal Herriko politikak azken hamarkadetan izan duen ikono garrantzitsuenetarikoa eta nolabait haren itzal handiarekin elkarbizitzen asmatu du Mirenek. Bide oparoa da egin duena, Pariseko txoko batera eraman duena. Etxeko ateak parez pare zabaldu dizkigu. Sartu nahi duzu?
-
Gaurko anfitrioiaren ahotsa ezaguna egingo zaizu entzule, besteak beste, Afganistango gerra kontatu zuelako Kandahar hiritik, Bigarren Intifada Palestinatik edo Obamaren garaipena Chicagotik. Euskadi Irratiko goizetako ahotsa da Maite Artolarena, Mezularian lehenik, Faktorian gero eta Goizak Gaur albistegietan orain. Artolaren etxera sartuko gara Ibarrak eta Tolosak elkar besarkatzen duten mugan. Eta bere ahotsa bide bihurtuko dugu azken hamarkadetako istorioetan barneratzeko. Bazatoz?
Jantzi kaskoak eta adi!